uhin elektromagnetiko

1. Fis.

Elkarzut diren eremu elektriko eta magnetikoaren intentsitateen aldi bereko aldaketen forman hedatzen den uhina. Hedatzeko, uhin elektromagnetikoek ez dute euskarri fisikorik behar, hutsean hedatzen baitira. Uhin-luzera txikitik handira, hauek dira erradiazio elektromagnetiko motak: gamma izpiak, X izpiak, izpi ultramoreak, argi edo erradiazio ikusgaia, izpi infragorriak, mikrouhinak eta irrati-uhinak.